Udalak arreta eta erantzukizuna eskatzen die herritarrei, araudia errespetatzeko eta egokitzapen prozesua ahalik eta errazena izan dadin: "Neurri hori bat dator Urnietako Udalaren filosofiarekin, oinezkoei eta garraiobide jasangarriei lehentasuna emango dien herri baterantz eboluzionatzen joatea baita helburua, eta neurri horrekin Urnieta gizatiarrago, jasangarriago eta seguruago baterantz aurrera egitea bultzatzen da."