Euskal Herrian 111 emakume eta 11 adingabe erail dituzte, erakunde publikoak datuak biltzen hasi zirenetik. Egoeraren larritasuna ikusita, protokoloa aho batez adostu eta onartu dute Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek (EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE). Hona hemen Urnietako Udalak protokoloaren harira azaldutakoa: "Komunikazio instituzionala funtsezkoa da emakumeen aurka egiten diren indarkeria- mota eta adierazpenak ikusarazteko prozesuan.
Ukaezina da indarkeria horien egiturazko eta hedapeneko izaerari, estereotipoak eta aurreiritziak ezabatzeari eta biktimak errespetatuko dituen eta emakumeenganako indarkeriazko agerpenik onartuko ez duen gizarte bat eraikitzeari buruz gizartea zabaltzen eta sentsibilizatzen laguntzeko duen gaitasuna. Beraz, protokoloak komunikazioa eta sentsibilizazioa modu zehatz eta egokian egiteko ere balioko du".