Euskara, bidelagun onenaren eskutik

Alba Cabrera Jauregi 2021ko ira. 23a, 11:23

Matrikulazioa sustatzeko kanpainak geldialdia egin zuen Urnietan, joan zen asteazkenean.

Iragan ikasturtea zail samarra izan bazen ere, indarrez ekin diote irailari Urnietako AEK euskaltegian. Hala, urritik hasita, euskara ikasteko aukera izango dute herritarrek, “bidelagun onenaren” eskutik. Bizidekar batean Euskal Herria gurutzatzen dabil erakundea, matrikulazio-kanpainak iraun bitartean. Hori horrela, asteazkenean (irailak 22) egin zuen geldialdia Urnietan.  Eguerditik hasita, hainbat hitzordu antolatu zituzten bizidekarra kalera ateratzeko, baita ikusgarritasuna emateko ere.

Matrikulazioa

Urnietako AEKn bertan egin daiteke, Errekalde kaleko 11n duten egoitzan. Eskaintza zabala dute, aukeran.

Telefono zenbakia: 662 338 747.

E-posta: urnieta@aek.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!