"Udazkenean K egitasmoaren bigarren edizioa da, aurtengoa. Urritik abendura bitarteko eskaintza izango da, arte eszeniko ezberdinez osaturikoa. Lekaion, Saroben eta herriko plaza eta txoko ezberdinetan burutuko dira. Egitaraua elkarlanaren emaitza da. Euskara, kultura, gazteria... Udaleko hainbat sailen arteko elkarlanaren ondorio da. Eta ezin ditugu ahaztu herriko hainbat eragile eta elkarte. Exteberri plazako auzo elkartea, Zanpatuz mendi elkartea, Poxta Zahar gazte elkartea eta Txanbolin Txistulari banda... horiei guztiei eskertza adieraz nahi diegu".