Udal egutegia osatzeko lehiaketa antolatu du Urnietako Udalak, berdintasuna ardatz

Aiurri 2021ko urr. 5a, 09:16

Datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa bat ireki zuen Udalak uztailean, azaleko irudia zein hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko. 

Aurtengo gaia berdintasuna izatea erabaki da, Urnietan emakumezkoen eta gizonezkoen artean parekidetasuna islatzen duten eguneroko egoerak plazaratzeko asmoz. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek Udalaren web orrian dute informazio guztia eskura. Azaroaren 5a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!