Behera egin du birziklapenak Urnietan

Aiurri 2021ko urr. 5a, 09:39

2017.urteko urrian, hain zuzen, bilketa-sistema berria ezarri zenean, bilketa selektiboaren batez bestekoa %51,5ekoa zen eta %71,4koa izatera iritsi zen 2019.urtean. 2020an aldiz, %71ra jaitsi zen, eta aurtengo urtarriletik uztailera bitartekoa %69koa izan da.

Orain lau urtetik,  "positiboa" izan den arren, azken hilabeteetan "erlaxazio puntu bat" antzeman da, Udalaren esanetan. Horrenbestez, Udalak gai honekiko konpromezu irmoa eskatzen die herritarrei, norbanakoaren ekarpenetik abiatuta, onura kolektiboa lortzeko.

Hori horrela, Urnietako Udalak herriko etxe guztietara liburuxka bat banatuko du, hondakinak botatzeko eskura dauden edukiontziak hizpide. Horrekin, birziklatzearen onuraz eta hondakinak behar bezala sailkatzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi ditu herritarrak.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!