Urnieta Artola Harategia eskubaloi taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du

Aiurri 2021ko urr. 5a, 13:31

Eskubaloiko gizonezkoen senior taldeak gol bakarragatik irabazi zuen partida asteburuan, Urdaibai taldearen aurka (33-34). Jubenil mailako taldeek berriro ere garaipenak eskuratu dituzte; ez du zorte berdina eduki gizonezkoen kadete taldeak. 

Hasiera ezin hobea izan du gizonezkoen senior mailako taldeak, Urdaibai Isabel bizkaitarrari irabazi ostean. Mailari eusteko lehian aurkari zuzenaren aurka bi puntu baliotsu eskuratu dituzte. 

Partida berdinduta hasi zen, gol-egileek erraz menperatzen zituzten defentsak, non, bi taldeetako atezainek soilik eragozten zituzten jokaldiak golean bukatzea. Lehen zatiaren amaieran, urnietarrek etxekoen akatsak baliatu zituzten atsedenaldira joan aurretik abantaila lortzeko (13-16). Bigarren zatiaren hasieran dinamika berbera izan zen, bi taldeek sareratzen jarraitu zuten. Baina gutxinaka aurkariak markagailuan gerturatzen hasi ziren, beraz, azken mementorarteko norgehiagoka bizia izan zen. Azkenean, urnietarrek berebiziko bi puntu eskuratu zituzten, mailari eusteko lehian. 

Jubenilak maila ezin hobean

Gizonezkoen jubenil taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen ostegunean Urolaren aurka (18-24). Bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian, gauzak horrela, sailkapeneko lehen postuetan kokatuta jarraitzen dute. 

Urnieta Kamox Precision Machining taldeko neskek ere bigarren garaipena lortu zuten larunbat arratsaldean (16-22), Ibaiondo Taberna Legazpikoari irabazita. UKEko neskek partida osoan erakutsitako seriotasuna ezinbestekoa izan zen bi puntuak eskuratzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!