Asier Niebla gogoan hartuko dute, datorren astelehenean

Aiurri 2021ko urr. 6a, 13:23

Juanjo Nieblak sareen bitartez deialdiaren berri eman du: "Datorren astelehenean, urriak 11, arratsaldeko 18:30etik aurrera Donostiako Bulebarrean izango gara Asierrentzat eta genero indarkeriaren biktima ez diren guztientzat justizia eskatzeko".

Facebook bidez honako eskaera egin zuen urnietarrak, anaiaren heriotzaren urteurrena gertu denean:  "Hiru urte daramatzagu justizia eske. Justizia Auzitegi Gorenari eskatu nahi diogu berriro sar dezala generoari lotutako arrazoia, izan ere auzitegiak elementu hori baliogabetu zuen Asier emakumea ez dela argudiatuz. Asier hiltzeko arrazoi bakarra genero-arrazoia izan zen, eta beraz azken epaian argudio hori berriz sartzea eskatzen dugu. Asier ez sartzea diskriminatzailea da, eta genero-legea beharrezkoa dela uste dugun arren, legea zabaldu behar dugula uste dugu. Emakume horiek babesteko, baina baita inguruko guztiak ere. Inor ez dadila justiziarik gabe geratu. Hori da biktimei eta haien senideei duintasun pixka bat eman diezaiekeen gauza bakarra. Justizia Asierrentzat!! Zuen laguntzaren zain gaude".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!