Iritsi da Parketarrak proiektua Urnietara

Aiurri 2021ko urr. 7a, 10:40

Euskararen erabilera handitzea du helburu egitasmoak, kalean zein parkean. Hala, urriaren 7, 14, 21 eta 28an jolas-saioak egingo dira San Joan plazan. Eguraldi txarra eginez gero, ostera, jolasak kontzejupean antolatuko dira.

Egun horietan bi programa garatuko dira:

  • Zabu zibu: 17:00-18:00etara, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
  • Txirrintxon: 18:00-19:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Sarrera librea izango da egun guztietan aforoa bete arte. Udalak euskaraz jolastuz gozatzera animatzen ditu adin horietako umeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!