Landareak eta zelaiak, Urnietako Eskola 2030ko lanketaren ardatz

Aiurri 2021ko urr. 7a, 10:48

Abiatu berri den 2021-2022 ikasturtean, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programari ekin diote Urnietako ikastetxeek, haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin.

Eskolako Agenda 21 zena, iaz Eskolako Agenda 2030 bihurtu zen eta Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen da:  pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko, besteak beste. 

Iragan ikasturtean lehorreko ekosistemetako bizia izan zen hizpide. Helburu zabala izanik, basoetan oinarritu zen lanketa.
Aurtengoan, ostera, gai berria dute eskuen artean: zelaiak, larreak eta landare itsutasuna.

Ikasturtean osoan, eskola-komunitatean parte hartzen duen herritar orok gaiaren gainean hausnartzeko aukera paregabea izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!