Korrika eta sega apustua Xoxokan, urriaren 12an

IƱigo Mercader eta Mikel Lizartza

6.000 euro jokoan, Mikel Lizartza eta Iñigo Mercader lehiatuko dira Urnietan.

Bi proba iragarri dituzte, urriaren 12an: Korrika sei kilometro, eta ordu eta erdiko sega saioa. 6.000 euro dituzte jokoan, goizeko 11:30ean hasiko den proban. Iñigo Mercader hernaniarra da eta apustua irailaren hasieran lotu zuten, Azpeitiako Mendizabal jatetxean. Mikel Lizartza tolosarra uztailean Gipuzkoako sega txapelketan aritu zen, eta baita bakarkako sega ligan ere. Bietan hirugarren sailkatu zen, eta bietan ere irabazle Julen Gabirondo urnietarra izan da.

Pandemia iritsi bitarte, egun hauetan proba eta desafio ugari antolatzen zen Xoxokan.

Apustuak ez du loturarik Xoxokako jai batzordearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!