Merkader eta Lizartza korrika, Xoxokako apustuan

Aiurri 2021ko urr. 12a, 14:55

Iñigo Merkader hernaniarrak eta Mikel Lizartza tolosarrak Xoxokan apustua zeukaten jarrita gaur, ordu eta erdiko lana guztira (korrika 6 kilometro eta segan denbora hori bete arte), eta sei mila euro jokoan. Pare-pare ibili dira desafio guztian, eta Merkaderrek irabazi du azkenean, 3.107 kilo belar ebakita; Lizartzak, 2.981,5 kilo belar ebaki ditu. Nolanahi ere, korrika bizkorrago aritu da Lizartza (23:07) Merkader (23:47) baino. Korrika biek egindako azken metroak, bideoz ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!