Jardunaldi bikaina Urnietako eskubaloi taldeek burutu dutena

Idoia Moreiro, senior taldeko jokalaria.

Partida ezin hobeak jokatu zituzten urnietarrek asteburuan; lau partidetatik lauak irabazi eta bina puntu lortu zituzten talde guztiek. 

Urnietako eskubaloi taldeek jardunaldi bikaina burutu dute asteburuan, lau partidetatik lau irabazita. Urnieta Quel Abogados taldeak debuta egin zuen ligan Ereintza Beissierren aurka, eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuten (19-15). Urnietarrak maila handiagoa erakutsi zuten lehen zatian, baina partidak aurrera egin ahala, aurkariak markagailuari bira ematen hasi ziren, baina UKEkoek sendo eutsi zieten emaitzari. 

Urnieta Artola Harategiak ere garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Muzkiz Eskubaloia taldearen aurka (26-20). Ezinbesteko bi puntu lortu zituzten etxean, ligari eusteko lehian jarraitzeko. 

Kadeteak maila onean

Gizonezkoen kadete mailako taldeak, denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Eibar Eskubaloiaren aurka (19-26). Hasieratik lan bikaina egin zuten urnietarrek eta aurrelariek baloia sareratzen jakin zuten. Emakumezkoen taldeak ere irabazi egin zuen, Arrasateren aurka (14-10). Denbora luzez lehiatu gabe egon ostean, sasoia eta maila galdu ez dutela ikus zitekeen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!