"Kulturarteko topaketak" Urnietan, larunbat honetan

Aiurri 2021ko urr. 14a, 12:21

Etxeberri plazan izango da 16:30etik 20:30era. Gastronomiaz eta tradizioaz gozatzeko aukera izango da.

Etxeberri auzo elkartearen eskutik, 2019an Urnietan ospatu zen hitzordua biziberrituko dute. Orduko hartan bezala, jatorri ezberdinetako urnietarren bilkura izatea nahi dute. Bereziki interesgarria da mundu zabaleko kultura eta gastronomia gogoko dutenentzat. Oihal afrikarrekin koadernoak apaintzeko tailerra, henna erabiliz Indiako kutsuko tatuajeak egiteko aukera, afrikar estiloko trentzak... aukera zabala izango da Etxeberri plazan. Txalaparta, bossa nova eta marokiar musika entzuteko aukera iragarri dute. Kultura ezberdinen eguna izango da larunbatekoa.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!