Seniorretan emakumezkoak garaile eta gizonezkoak galtzaile Legazpiren aurka

Aiurri 2021ko urr. 19a, 11:31
Ioritz Lizeaga, senior taldeko jokalaria

Emakumezkoen senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Legazpiren aurka (17-31). Bestalde, gizonezkoek galdu egin zuten Legazpin (25-23).

Urnieta Quel Abogados emakumezkoen senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Oskarbi Optika Legazpi taldearen aurka. Bigarren garaipena lortu dute Gipuzkoako txapelketan eta sailkapeneko lehen postuetan kokatu dira. Markagailuak bestelakoa erakusten duen arren, norgehiagoka zaila izan zen, baina urnietarrek erasoan asmatu eta defentsa sendoa erakutsi zuten. Atsedenaldira sei goleko aldearekin iritsi ziren. Azkenean, 14 goleko aldeagatik irabazi zuten.

Bestalde, Urnieta Artola Harategia gizonezkoen taldeak galdu egin zuen, bi goleko aldeagatik. Euskadiko txapelketak eduki duten lehen porrota eduki duten arren, bigarren postuari eutsi diete urnietarrek beren multzoan. Partida oso orekatua izan da eta memento batzuetan urnietarrak aurretik ere joan dira. Gizonezkoen galdu egiN zuten, baina azkeneko unerarte lehiatu zuten eta sentsazio honekin itzuli ziren etxera. 

Jubenilak taldeak garaile berriro ere

Gizonezkoen jubenil taldeak garaipena eskuratu zuen Hernaniren aurka (23-27) eta sailkapeneko lehen postua jarraitzen dute. Emakumezkoen taldeak ere ezinbesteko bi puntu lortu zituzten Ormaiztegiri 30-15 irabazita. Dinamika ezin hobean sartu dira jubenilak.

Garaipenik gabeko asteburuan kadeteentzat

Gizonezkoek eta emakumezkoek ezin izan zuten garaipenik eskuratu asteburuan Aloña Mendi (22-30) eta Legazpiren (17-8) aurka, hurrenez hurren. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!