"Lurdes Iriondo", ipuin liburuaren aurkezpen xarmagarria

Aiurri 2021ko urr. 25a, 21:38

“Lurdes Iriondo Lulu” ipuin liburuaren aurkezpen berezi-berezia eskaini zuten Saroben, joan den igande arratsaldean. Hainbat kulturgile abeslari urnietarraren unibertso pertsonalean murgildu ziren, ukitu poetiko handiarekin murgildu ere, liburuko pasarteen irakurketaren, abestien eta dantzaren eskutik.

Parte-hartze anitzak osatu zuen ikuskizuna: Lurdes Iriondo Musika eskolako abeslari gazteak, Easo abesbatza txikia, Ana Belen Garcia piano-jolea, Jabier Etxarri gitarra-jolea, Edurne Orbegozo eta Eli Herrero abeslariak, Izaskun Aizpurua dantzaria, eta, liburu egile diren Antton Kazabon idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea. Atalez atal joan zen osatzen ikuskizuna, Lurdes Iriondoren abestiak iparrorratz zirelarik.

* Abesti horietako zenbait, ikusgai dira bideoz:

* "Nere herria"

 

* "Maitasun honek zugan dirudi"

* "Isiltasuna"
* "Errotar zahar maitea"
* "Ez gaude konforme"
* "Gaua"
* "Seaska kanta"
* "Azken agurraren negarra"
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!