Maila ezin hobea erakusten ari dira gizonezkoen eta emakumezkoen jubenil taldeak

Aiurri 2021ko urr. 26a, 10:02

Aitor Sorozabal, jubenil taldeko jokalaria

Gizonezkoen jubenil taldeak laugarren garaipena eskuratu du ligan (27-25). Emakumezkoek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten (38-23).

Urnieta Guria Jatetxea gizonezkoen jubenil taldeak Elgoibarren aurkako partida irabazi zuen (27-25). Laugarren garaipena eskuratu dute sailkapenean lehengo postua ziurtateko. Emakumezkoen jubenil taldeak ere garaipena eskuratu zuen Ereintza Beissier taldearen aurka (38-23). Partida ona jokatu zuten, defentsan eta erasoan sendo aritu ziren markagailuan alde handiagatik irabazteko. Bigarren postuan jarraitzen dute Gipuzkoako txapelketako talde sailkapenean. 

Urnieta Quel Abogados taldeak Egiaren aurkako partida irabazi zuen asteburuan (30-10). Hasieratik maila ona erakutsi eta markagailuan alde handia lortu zuten. Aurkariek ezin izan zioten urnietarrei aurre egin.

Bestalde, Urnieta Artola Harategiak Bilboko Escolapios taldearen aurka galdu zuen Euskadiko Txapelketan (31-26). Gauzak horrela, taldeko laugarren postuan kokatuta daude urnietarrak, Escolapios taldearekin berdinduta. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!