"Beldur Etxea" antolatu du Urnietako Gaztelekuak

Aiurri 2021ko urr. 27a, 09:33

Urteroko ohitura berreskuratu nahian, "Beldur Etxea" antolatu du Urnietako Gaztelekuak urriaren 29an. DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako pasadizoa da

Herriko nerabeen artean erantzun bikaina jaso ohi du ekimenak. Hala, pandemia medio bertan behera gelditutako hitzordua gogo handiz biziko dute aurten 11-16 urte bitarteko urnietarrek. Arratsaldeko 18:00tan emango zaio hasiera Gaztelekuan bertan, eta, gehienez, sei kideko taldetan sartuko dira. Urriak 27ra bitarte izango da izen-ematea irekita. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!