Urnietako PSE-EEren udal taldea kezkatuta dago koronabirusak herrian duen eraginagatik, eta lan-mahaia osatzea eskatu dio Jorge Segurado Urnietako alkateari, “ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak bertan egon daitezen, COVID-19aren osasunkrisiak sortutako egoerari aurre egiteko”. Ekimena gaur goizean erregistratu du herriko Udaleko erregistroan.
Herme Gonzalez bozeramaile sozialistak honakoa adierazi du: “Gure udalerriak eremu gorrian jarraitzen du, 100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia-tasa gainditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera. Birusaren transmisioa oso altua da; zehazki, intzidentzia-tasa 595,91, kezkagarrian kokatzen da. Aurreko astean, Urnieta izan zen gorriz zegoen Euskadiko udalerri bakarra, hots, kutsatzeko arrisku maila altuena adierazten duena”.
Urriaren 22an izandako Bozeramaile- Batzordean, Gonzalezek azalpenak eskatu zizkion Jorge Segurado alkateari, eta honen arabera alkateak “ezin izan zuen azaldu Urnietan zer gertatzen ari den. Horregatik, alderdi politiko guztien lankidetza ezinbestekoa da egoera larri hori gainditzeko”.
Azkenik, zinegotzi sozialistak ere erantzukizuna eskatu die urnietarrei: “Jakin badakigu gutxiengoa dela neurriak betetzen ez dituen jendea, baina garrantzitsua da gure jokabidearekin arduratsuak izateko beharra berrestea; guztion arteko elkartasuna funtsezkoa da pandemia honen aurka borrokatzeko, eta elkarrekin lan egin behar dugu krisi sanitario, ekonomiko eta sozial honetatik ateratzeko”.