Kotxez gerturatzen direnentzat, Erratzu industrigunearen hasieran aparkatzeko aukera izango dute. Udalak, bestalde, zuhurtziaz jokatzea eskatu die hilerrira hurbiltzen direnei: “Udalak hainbat gomendio zabaldu nahi ditu eguna modu kontrolatu eta egokian igarotzeko. Osasun-larrialdia amaitu bada ere, datuek gora egin baitute azken egunetan: Musukoa erabili kanposantuaren barnealdean, 1,5 metroko distantziak errespetatu, gel hidroalkoholikoa eskuetan bota hilerrira sartzerakoan eta irteterakoan eta hilerriaren behekoaldetik sartu eta gaikaldetik irten”.