Orotara, LED teknologiako hamabi foku instalatu nahi dira, kontsumoa nabarmen gutxitze aldera. Gainera, foku bakoitzak koloreen gama guztiak islatzeko gaitasuna izango du, eta, ondorioz, errazagoa izango da unean-unean behar den argiztapena lortzea. Izan ere, egungo fokuekin, emaitza bera eskuratzeko argi gehiago kontsumitu behar da, eta ez da hain aukera jasangarria.