Mikel Agirregomezkortaren eskutik, antzerki muntaketa baten praktikan murgilduko dira urnietarrak. Formakuntzak eta praktikak eskainiko dira egiazko esperientziatik abiatuta eta bidaia egingo dute ikuskizun baten muntaian barrena, ikasturte amaieran obra bat taularatzeko.
- Nori zuzendua: 18 urtetik gorako pertsonei
- Noiz: ostiralero 18:30-20:30 + ikuskizunaren muntaia 2 astez ekainean
- Non: Saroben
- Ikastaurte hasiera eta amaiera: azaroak 26 – ekainak 19
Izen-ematea
Matrikukalzio epea hurrengo astelehenean irekiko da, azaroaren 8an, eta interesa duten pertsonek azaroaren 19 arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako ondorengo aukerak daude:
- Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
- Izen emate orria bete eta sarobe@urnieta.eus helbidera bidalita
Izena emateko orria Udalaren webgunean deskarga daiteke. Edozein zalantza izanez gero Sarobeko bulegora dei daiteke: 943 00 80 42