Emakumezkoek maila ikusgarria erakutsi dute berriro ere

Aiurri 2021ko aza. 9a, 11:44

Urnieta Quel Abogados taldeak laugarren garaipena eskuratu du jarraian Urolari irabazita (18-34). Urnieta Artola Harategiak, berriz, ezin izan zuen garaipena eskuratu Elgoibarren aurka (21-28).

Emakumezkoen senior taldeak hasieratik amaierara eduki zuen norgehiagoka eskuartean. Maila izugarria erakutsi zuen, defentsa sendoarekin eta eraso azkarrarekin. Urnietarrak hirugarren postuan sailkatuta daude, eta porrotik eduki ez duen hiru taldeetako bat da. 

Gizonezkoen senior taldeak ezustekoa emateko lan handia egin zuen partidan, baina bigarren zatitik aurrera aurkariak gehiago izan ziren. Ezin izan zuten markagailuko aldea murriztu eta punturik gabe etxeratu ziren. Hala ere, nabarmendu beharra dago, lehen zatian norgehiagoka orekatua eta bizia jokatu zutela urnietarrek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!