“Mi hijo camina un poco más lento” antzerkiaren aurrestreinaldia izango da Saroben

Tanttaka Teatroak “Mi hijo camina un poco más lento” antzerkiaren aurrestreinaldia taularatuko du azaroaren 29an Sarobe arte eszenikoen gunean. Bizitzaren iheskortasunaz ze rpentsatua ematen duen obra da, gaixotasuna hizpide. 

Bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira azaroaren 14 arte arte izena ematen duten urnietarren artean. Bestalde,  sarrerak 5eurotan izanen dira eskuragarri, 

Sinopsia

Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza.

Semea pixka bat motelago dabil soilik testu aparta da, eta ez da esaera hutsa. Sari ugari jaso ditu eta herrialde askotan ari dira antzezten. Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusiko ditugu: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!