[KOMUNITATEA]

Poxta Zahar taldearen deialdia

Poxta Zahar 2021ko aza. 13a, 09:00

Urnietako gazte taldeak deialdi berezia egin du. Etorkizunaz hitz egiteko garaia delakoan, kide berriak batzeko deialdi zehatza egin dute.

Sare sozialetan banatu duten mezua hauxe da: "Kaixo Urnietar gaztea! Jakin dakizunez, ez ditugu garai errazak bizi izan azkenaldian, eta Poxta Zahar gazte kuadrillen elkartearentzat ere halaxe izaten ari da. Izan ere, taldea ez dago bere momentu onenean, ez baitago urteroko lanak aurrera eramateko indarrarekin. Lan handia egiten dugu herriko festen alde, eta gure jarduna egun jakinetan islatzen bada ere, urte osoan hamaika egiteko dago. Orain hamazortzi urte hartu zuen gazte talde batek Poxta Zahar sortzeko konpromisoa, eta belaunaldiz belaunaldi igaro da gaurdaino. Orain, lekukoa esku gazteagoetara pasatzeko momentua dela uste dugu.
Horregatik, azaroaren 26an egingo dugun bilera irekira etortzeko deia zabaltzen dizugu, Poxta Zaharrek bere bidea jarrai dezan, herriari bizia ematen jarrai diezaion
Poxta Zahar bizirik behar dugu!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!