Senior taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte asteburuan

Aiurri 2021ko aza. 16a, 11:17
Ander Elustondo, senior taldeko jokalaria

Gizonezkoen senior taldeak ezinbesteko bi puntu lortu zituen Urdaibai taldearen aurka (33-26). Emakumezkoen senior taldeak ere garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Txingudiren aurka (25-23).

Urnieta Quel Abogados taldeak bosgarren garaipena eskuratu du jarraian, eta sailkapenean goiko aldean kokatuta daude partidarik galdu gabe. Bi goleko aldeagatik irabazi zuten urnietarrek, asko sufritutako partidan; izan ere, partida oso orekatua izan zen lehen minututik. Erakutsitako defentsa sendoak eta eraso onak garaipenaren bidean lagundu zieten.

Urnieta Artola Harategiak ere ezinbesteko bi puntu eskuratu zituen. Euskadiko txapelketan iaz baino hobekiago jokatzen ari dira, eta sailkapenean A taldeko laugarren postua eskuratu dute. Markagailuak bestelakoa erakusten duen arren, norgehiagoka borrokatua jokatu zuten urnietarrek, baina sortu zuten joko azkarrak markagailuan aldea ateratzeko balio izan zien. 

Astebukaera kaskarra jubenil taldeentzat

Gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek ezin izan zuten garaipen bat bera ere lortu. Emakumezkoek 27-22 galdu zuten etxetik kanpo. Gizonezkoek Andoaingo Leizaran taldearen aurka derbi ikusgarria jokatu zuten, baina hiru golgatik galdu zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!