Goikoetxeak ezin izan zuen irabazi Odei Arregirekin batera, debut egunean

Aiurri 2021ko aza. 16a, 11:11

Goikoetxeak ardura handia eduki zuen asteburuan Odei Arregirekin debuteko partida jokatuta. Zoritxarrez, Odeik ezin izan zuen urnietarrarekin lehen profesionaletako garaipena eskuratu. 

Jaialdiko lehen partidan Odei Arregik egin zuen debuta Goikoetxearekin batera, Zaldua anaien aurka. Partida ikusgarria, maila handikoa eta bizia jokatu zuten, baina sei tantogatik galdu zuten (40-34). Odeik partida ona jokatu zuen, nahiz eta debuteko urduritasuna nabari zen. Bestalde, Zaldua anaiek segurtasun handiagoa erakutsi zuten, markagailua adierazlea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!