Urnietako PSE-EEren eskaera

Aiurri 2021ko aza. 18a, 11:20

Urnietako PSE-EE taldeak mozio bat erregistratu du datorren azaroaren 30eko Udalaren osoko bilkuran eztabaidatzeko.

Ekimen honetan, PSE-EEk Urnietako Udalari eskatu dio KZgunea gizarte zerbitzutzat eta funtsezkotzat jo behar duela, eta, beraz, gizartearentzat baliagarria denez, beharrezkoa dela jarraipena bermatzea, erabilgarria delako. “Zerbitzuaren murrizketa hori larria iruditzen zaigu, ez baitu betetzen KZguneko Zentroen Sareko Zerbitzuen Kartan jasotako konpromisoa”, adierazi du Herme Gonzalez urnietako sozialisten bozeramaileak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!