Jose Kamio urnietarra: egiarik eta justiziarik gabeko kasua

Aiurri 2021ko aza. 23a, 17:01

Gaurko egunez, orain 41 urte, Jose Kamio urnietarra eta Jean Pierre hendaiarra Hendaian hil zituzten. Atentatua gertatu eta minutu gutxira ustezko hiru hiltzaileak Irungo mugan atzeman zituzten arren, libre geratu ziren laster, Ballesteros komisarioak aginduta. Ofizialki errudunik gabe jarraitzen duenetako bat da Babiloni baserrian 1928an jaiotako Joxe Kamio Larrañaga urnietarraren kasua; estatu-terrorismoaren biktimatzat jo liteke, itxura guztien arabera. Kasuari buruzko erreportajea, Aiurrin argitaratu zen, heriotzaren 40. urteurrena bete zenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!