Ezustekoa Urnietan

Jon Ander Ubeda 2021ko aza. 25a, 19:30

Azkorte kalean, Egape ikastolako eraikinean, ezustekoa izan da iluntzean. Bertan ziren langile bakanek eztandaren bat entzun dute eta gertaeraz ohartarazi dute. Eraikinera hurbildu dira Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Suhiltzaileak. Azken hauek miaketa lanetan aritu dira. Zorionez, ez da ezusteko larririk izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!