Euriteek luizia eragin dute Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako eraikinean

Aiurri 2021ko aza. 26a, 10:14

Arratsaldeko 18:00ak aldera, luizia izan zen Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako  eraikinean, Larrialdietako Zerbitzuek aditzera eman dutenez, euriteen ondorioz eskola inguratzen duen horma  erori ondoren. Lur-jauziak gas-biltokia kolpatu eta, hodia hautsita, sutea eragin zuen. 

Garbitzaileak ziren bertan, eta haiek pasa zuten abisua. Suhiltzaileek gasa moztu orduko eten zen sutea. Hala, eraikina bere horretan ondo badago ere, kalte-ordainak eragin ditu eskolan. Izan ere, ezin dute jangela-zerbitzua bermatu; hortaz, katering batek zerbitzatuko du bazkaria arazoa konpondu bitartean. Bestalde, enpresa batek berogailu elektrikoak instalatuko dizkie. 

Gaur goizean izan dira bertan, besteak beste, udaleko zenbait ordezkari (alkatea tartean), baita Hezkuntza Saileko teknikariak ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!