Eskuragai dago jada 22. KORRIKAko arropa

Aiurri 2021ko aza. 26a, 13:45

Datorren urtean izango da 22.KORRIKA. Amurrio eta Donostia lotuko ditu euskararen aldeko lasterketaldi erraldoiak: martxoaren 31tik apirilaren 10era. Hori dela eta, eskuragai dago jada KORRIKAren arropa.

Bi modutara egin daiteke erosketa. Batetik, Urnietako euskaltegian bertan, azaroaren 24tik 30 era bitarte (09:30-12:00 eta 17:00-18:00). Bestetik KORRIKAko atari digitalean ere aukera dago arropa eskuratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!