Gabonetako opari-txekeen kanpaina, ate joka

Aiurri 2021ko aza. 26a, 14:14

On Bizi merkatarien elkarteak, Urnietako Udalaren finantzazioaz, opari-txeke kanpaina jarri du martxan, Gabonetan ere tokiko kontsumo sustatzeko asmoz. 

Kanpaina abian jarri aurretik, bertan parte hartuko duten establezimenduen zerrenda osatuko da. Hala, interesa duten saltokiek kanpainarekin bat egin dezakete abenduaren 3ra arte. Horretarako, ondorengo telefono-zenbakira deitu edo WhatsApp bidez idatzi beharko dute: 688607762.

Kanpainaren funtzionamenduari dagokionez, Urnietan erroldatuta dauden eta kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean edozein erosketa edo kontsumo egiten duten pertsonek aukera izango dute txartel bat bete eta establezimenduan bertan uzteko. Ondoren, urtarrilaren 8an, zozketa publiko bat egingo da Lekaio kultur etxean. Establezimendu bakoitzak 20 euroko 6 txeke eta 30 euroko 1 banatuko ditu txartelak bete dituzten urnietarren artean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!