Udalak indarrean jarri dituen neurriak
“Urnietako intzidentzia-tasa 150etik beherakoa izan arte” hauexek dira iragarritako neurriak.
- Lekaioko erabilera anitzeko gela eta Sarobeko espazioen aforoa erdira mugatzen da.
- Gazte Informazio Puntuak banakako zerbitzua eskainiko du.
- Gaztelekua, esku-hartze soziohezitzaile, psikosoziala, eta adinekoen eguneko arreta-zerbitzuetan pertsonen arteko bilerak saihestuko dira.
- Udal liburutegiko jarduerak eta ikasgelako zerbitzuak mahai bakoitzeko pertsona baten gehieneko mugarekin eta mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen arteko gutxienez metro eta erdiko banantzearekin mantentzen dira.