Azoka solidarioa antolatu du Etxeberri elkarteak abenduan

Aiurri 2021ko aza. 29a, 09:47

Orain gutxi kulturarteko azoka antolatu zuen elkarteak

Azoka solidarioa antolatu du Etxeberri elkarteak abenduaren 29an zein 30ean. Horretarako, bilketa antolatu dute hileko asteazken nahiz ostiral guztietan. Hala, dei egin zaie herritarrei, etxean erabiltzen ez dituzten gauzak eraman ditzaten. Etxeberri parkean antolatuko dute, arratseko 18:00etatik 19:00etara. Eskuratutako irabaziak Palmara bideratuko dituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!