Luiziak kaltetutako eremuak garbitu ditu Urnietako Udalak

Aiurri 2021ko aza. 29a, 18:33

Luizia izan zen joan den ostegunean Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako eraikinean. Euriteek eragin zuten lur-jausia eta sutea piztu zen, galdara-gela kaltetu ondoren. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Urnietako Udala konponketa-lanak bideratzen hasi ziren egun horretan bertan, ahalik eta lasterren normaltasunera itzultzeko.

Eroritako harriak kentzen aritu da asteburuan udala. Hala, egun, une honetan garbi dago kaltetutako eremua eta ezponda egonkortuta dago. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lanean jarraitzen du ikastetxeko zerbitzu guztiak lehenbailehen berrezartzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!