Emakumezkoen senior taldeak zazpigarren garaipena lortu du jarraian Mirotza Orio Eskubaloiari irabazita (25-22). Lidergotza jarraitzen dute porrotik ezagutu gabe. Bi taldeak indartsu eta bizi hasi zuten norgehiagoka; lehen minututik bi taldeen arteko berdintasuna nagusitu zen. Hala ere, urnietarrak koska bat gorago zeudela ikus zitekeen eta, azkenean, markagailua izan zen horren isla. Hala ere, partida zaila eta prekatua jokatu zuten, gainera, memento batzuetan, garaipena arriskuan ere ikusi zuteen. Esanak esan, maila izugarria erakusten ari dira seniorra denboraldian.
Bestalde, gizonezkoen senior taldeak puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen, Legazpiren aurka berdindu ostean (24-24). Urnietarrak gehiago izan ziren ia partida osoan, baina, azken segunduetan egindako penalti bat medio, aurkariek berdinketa eskuratu zuten. Gauzak horrela, sailkapenean laugarren postuan jarraitzen dute.
Gizonezkoen jubenil taldea txapeldun
Jubenilak lehen faseko taldeko txapeldun bilakatu ziren Amenabar taldeari irabazi ostean (23-27). Lehen faseko azken partida jokatu zuten urnietarrek eta garaipenarekin berriro ere Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira.