Ansa-Martinera bikoteak bederatzi tantogatik gailendu ziren Urrizaren eta Labakaren aurka, Binakako Txapelketan. Jada laugarren jardunaldia jokatu dute eta urnietarra lehen postura jauzi egin berri du. Bigarren garaipena lortu dute txapelketan. Hala ere, partida gehiago irabazi beharko dituzte lider jarraitzeko, izan ere, lehiakortasun handiko txapelketa izaten ari da.
Ansak eta Martirenak partidaren lehen zatian lortu zuten abantailarengatik irabazi zuten; 2-20eko partzialarekin, ihes egin zuten garaipenaren bidean. Urnietarrak partida ona jokatu zuen, bizitasunez eta teknikoki bikain, ohikoa den bezala. Martirenak ere sendo eutsi eta hutsegite gutxi egin zituen.