Bere kantak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bide gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek. Bertsoz, kantuz hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, "ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu".
Hamaika urte beteko dira larunbat honetan –abenduak 4– Xabier Lete sortzaile handia zendu zenetik, eta aste honetan Urnietara iritsiko da Euskal Herrian barrena ibili den ikuskizuna. Maila handiko artistak parte hartzen ari dira, gainera, ikuskizunean. Honako hauexek: Beñat Gaztelumendi, bertsoak eta testuak; Xabier San Sebastian, ahotsa eta gitarra; Joserra Senperena, pianoa; eta Quico Puges, biolontxeloa.
Emanaldiak Leteren kantuak izango ditu abiapuntu, baina bertsoak ere pisu nabarmena izango du. "Izan ere, Letek harreman berezia zuen bertsolaritzarekin; haren kantu askotan sumatzen da garai bateko bertsolarien eragina, azaldu zuen Gaztelumendik ekimenaren aurkezpenean. Leteren kantuak, beraz, bai. Baina bertsio berrituak eskainiko dituzte, eta kantu berri bat ere aurkeztuko dute, artista handiari eskerronez.