Hitzarmena sinatu du Urnietako Udalak Gurutze Gorriarekin, janaria banatzeko

Aiurri 2021ko abe. 9a, 09:30

Urnietako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Andoaingo Gurutze Gorriarekin, Gipuzkoako elikagaien bankuak jakiak banatzeko programa gara dezan udalerrian, beharra duten familientzat. Horretarako, 3.000 euroko diru-laguntza emango zaio erakunde humanitarioari.

2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta 2024ra arte luzatu ahal izango da, bi aldeek aldez aurretik idatziz adostuta. Bestalde, herritarrek parte-hartzea sustatzeko asmoz, ekimena jarri du martxan: "Udalerriko elkarteekin lankidetzan aritzeko aukerak zehaztea, berdintasunaren, aniztasunaren eta euskararen balioak integra ditzaten sustatuz". Programa horren bidez, herriko ekintzetan parte hartzen duten elkarteekin elkarlanean arituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!