“Alpha” familia ikuskizuna oholtzaratuko da Saroben

Aiurri 2021ko abe. 9a, 09:45

Ganso & Ciak “Alpha” familia ikuskizun mutua egingo du abenduaren 26an Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 17:30ean izango da eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira, 3 eurotan.

Hala, bina sarrerako lau sorta zozkatuko ditu Urnietako Udalak dira abenduaren 13 arte arte izena ematen duten urnietarren artean, mugikorreko aplikazioan edota Saroben ipinitako kutxan. 

Sinopsia

Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei. Alphak kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!