Urnietako kiroldegi berria, azken txanpan

Aiurri 2021ko abe. 10a, 13:51

Kiroldegia eraberritzeko gauzatzen ari diren lanak azken txanpan murgilduta daude dagoeneko. Obra aurreikusitako epeetan garatzen ari da eta 2022. urtearen hasieran lanak amaituta egotea espero da. 

Udalak adierazi lez, kiroldegia hornitzeko beharrezkoa izango den material guztia eskuratzeko lanean jardun du. Izan ere, "da obra amaitu bezain pronto ekipamenduaren instalazioari hasiera ematea denborarik galdu gabe, kiroldegi berria ahalik eta azkarren herritarren eskura jartzeko".

Horretarako, beharrezko ekipamendua esleitzeko lehiaketa publikoa egin da. Esleipena hiru lotetan banatu da, eta atal bakoitzean enpresa esleipendunak honako hauek izan dira:

  • Kardio eta muskulazio geletako makineria: Exercycle S.L (BH)
  • Aldageletako mobiliarioa (leihatilak, eserlekuak…): Aluminios Azpeitia S.L
  • Lurzoruak eta kirol ekipamenduak (pista berrirako lurzorua eta porteriak, padel eta teniseko pistetako lurrak, harmailetako eserlekuak, gimnasioko lurra…): Soluciones Decorativas Ibaizabal (SDI Sport Floor)

Hala, irekiera "gero eta gertuago" dagoela iragarri du Urnietako Udalak

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!