Sarobeko oholtzara igoko da Buhameak, "Erik eta Win" ikuskizunarekin

Aiurri 2021ko abe. 13a, 11:30

"Erik eta Win" ikuskizuna taularatuko du Buhameak taldeak Sarobe antzokian, hilaren 19an, arratseko 19:00tan. Diziplina anitzeko obra da: bertsoak, antzerkia, poesia eta musika ardatz, harremanez hausnartuko dute  Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek. 

"Harreman intimoen barrukietan begiratzea", horixe du helburu "Erik eta Win" obrak. Botere harremanetan barrena, beren esperientziatik abiatuta, emozioak ditu hizpide ikuskizunak. "Hain agerian ez dauden gakoak" aztertzen dituzte, baita gizon izateak dakartzan estereotipoak mahaigaineratu ere: "Gizon eredu berriak sortzea premiazko eginkizuna dugula islatzen da obran, eta, horretarako, erantzun zuzenik ematen ez bada ere, etorkizunera begiratzen duten urratsak xuxurlatzen direla esan liteke".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!