Ikuskizuna prestatzeko artista guztiak Saroben bildu dira azken asteetan, eta bertan, joan den ostiralean egin zuten aurkezpena. Igor Otxoa eta Igor Martinez de San Vicente zuzendari artistikoek eta Maika Etxekopar abeslariak hartu zuten parte agerraldian. Adierazi zutenez, “musika jotzeari ingelesez to play music esaten zaio, musika jolastea. Esaten dute ez diogula jolasteari uzten zahartzen garelako, jolasteari uzten diogulako zahartzen garela baizik, eta Xarma ikuskizunean sorgindutako unibertso bat betetzen duten pertsonaiek berriz ere jolastu eta magian sinis dezagun akuilatzen gaituzte”.
Diziplina artistiko et eszeniko ugariren emaitza da Xarma. Oreka TXeko kideekin batera, Kukai dantza taldeko dantzariak igoko dira eszenategira. Halaber, ametsezko atmosfera erantsi nahi diote Xarma-ri, eta horrexegatik, zirkuari ere tokia egingo diote, bi elementuren eskutik: Berdinki zirku konpainiaren (Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain) oihalak baliatuta egindako aireko zirkua eta trapezio bikoitza batetik, eta bestetik, Xabier Larrea eta Gorka Pereiraren malabarrak eta baskula akrobatikoa.
Elementu eszeniko gisa txotxongilo erraldoiek eta jostailu handiak ere batu dira ikuskizunera, iruditeria majikoa transmititzeko asmoz.
Maika Etxekopar abeslaria ikuskizun guztiaren gidari bilakatuko da; pertsonaia ameslariren paperan mozorrotuta, ikusleak ”ezinezkoa posible izango deneko sorgindutako dimentsio horretan murgilduko” ditu.
Kursaal Auditorioan abenduaren 26an estreinatuko dute Xarma ikuskizuna.
Fitxa artistikoa eta teknikoa:
- Oreka TX Banda: Harkaitz Martinez de San Vicente (harrizko, zurezko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (harrizko, zurezko eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, banbuzko klarinetea eta saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzukia), Iñigo Egia (perkusioa).
- Kantua eta antzerkia: Maika Etxekopar.
- KUKAI Dantza taldeko kideak: Nerea Vesga, Izar Aizpurua eta Sua Enparantza.
- Aireko zirkua: Berdinki Zirku Konpainia (Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain).
- Malabarrak, tranpolina eta abar: Xabier Larrea eta Gorka Pereira.
- Txotxongilo erraldoien maneatzaileak: Iñaki Goenaga, Adrian Atorrasagasti eta Asier Irujo.
- Zuzendaritza: Igor Otxoa.
- Zuzendaritza artistikoa: Igor Otxoa eta Harkaitz Mtez. de San Vicente.
- Musika zuzendaritza, jatorrizko ideia eta elementu eszenikoen sorkuntza: Harkaitz Martinez de San Vicente.
- Gidoia: Patxo Telleria.
- Argiteriaren eta eszenografiaren diseinua: Carlos Solano.
- Soinu diseinua: Mikel F. Krutzaga.
- Tente-potentearen, Maika Etxekoparren eta elur bolako pertsonaiaren jantziteria: Ikerne Gimenez.
- Jostuna: Inma Gomez.
- Txotxongilo erraldoiak: Ficticis.
- Administrazioa: Julen Nazabal eta Ainhoa Zubiria.
- Aholkularitza artistikoa: Idoya Otegi.
- Ekpoizpena: Txalap.ART Produkzioak.
- Koprodukzioa: Pulse y TOPIC.
- Lankideak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Sarobe Arte Eszenikoen Zentroa eta Urnietako Udala, eta, Orritz elkartea (Irurtzun).