Emakumezkoen eta gizonezkoen senior taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte

Aiurri 2021ko abe. 14a, 10:45

Emakumezkoen senior taldeak zortzigarren garaipena eskuratu dute jarraian Ordiziari irabazita (16-30). Gizonezkoen senior taldeak ere garaipen garrantzitsua eskuratu du Bilboko Escolapios taldeari irabazita (42-27).

Emaitzaren aldea handia zen arren, lehen minututik parekatua egon zen norgehiagoka. Urnietarrek etxean jokatzearen abantaila baliatu zuten aurkariari partidatik aterarazteko. Defentsa sendoa eta eraso bizia erakutsi zuten, baina partiduko azken txanpararte ez zuten markagailuan aldea lortu. Azkenean, 14 goleko aldea eskuratu zuten urnietarrek. 

Urnieta Artola Harategiak partida bikaina jokatuko zuen Escolapios taldearen aurka, Euskadiko Txapelketan. Denbora luzez taldeko laugarren postua egon ostean, hirugarren postura egin dute jauzi, jardunaldi baten faltan. Partiduko lehen minututik garaipenaren bila kantxaratu ziren urnietarrak eta baloia sareratzen asmatu zuten. Lehen zatian sei goleko aldea ere lortu zuten, aurkarien estrategia aldaraztea lortuz. Hala ere, bilbotarrek ezin izan zuten maila handia erakutsi zuten urnietarren aurka ezer ere egin. 

Jardunaldi kaskarra jubenilentzat

Jubenil taldeek porrot egin zuten asteburuan; gizonezkoek ezin izan zuten Elgoibar gainditu eta hamaika goleko aldeagatik galdu zuten (21-32). Emakumezkoek ere galdu egin zuten Donostiako Egia taldearen aurka (20-25).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!