Hitzordu bereziak prestatu ditu Gaztelekuak Gabonei begira

Aiurri 2021ko abe. 14a, 11:50

Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu Urnietako nerabeentzat abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitarte. Ekintzak adin tarte desberdinetan banatuta garatuko dira eta parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute Gaztelekuan abenduaren 17ra bitarte.

Bestalde, abenduaren 16an arratsaldeko 19:00etan nerabeen familiei zuzenduriko bilera bat ospatuko da Gaztelekuan ekintzen gaineko informazio guztia emateko eta sor daitezkeen zalantzei erantzuteko. Honako hauek izango dira eskainiko diren ekintzak:

  • Abenduak 28: Txuri Urdin (LH6)
  • Abenduak 29: Zinea (DBH1-DBH2)
  • Abenduak 30: Cars Irun (DBH3-DBH4)
  • Urtarrilak 3: Adarra (LH6)
  • Urtarrilak 4: Costa Jump (DBH1-DBH2)
  • Urtarrilak 5: Zirko Tailerra (LH6)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!