Covid ziurtagiria Udaletxean inprimatzeko aukera zabaldu dute

Aiurri 2021ko abe. 17a, 12:25

Abenduaren 15ean Dekretua argitaratu ondoren, indarrean dago Euskal Autonomia Erkidegokoan koronabirus pasaportearen eskaera jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Urnietako Udalak covid ziurtagiria Bertan herritarrentzako arreta-zerbitzuan aurrez aurre inprimatzeko aukera ematen die etxean atera ezin duten herritarrei. Horretarako, nahikoa izango da Osakidetzaren osasun-txartela eramatea.

Honako hau da Bertan herritarrentzat arreta-bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:30-11:00 eta 11:30-14:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!