Urnieta, urdaiazpikoaren herria

Andoni Urbistondo 2021ko abe. 19a, 12:00

Carlos eta Xabi Rosco Jamones Rosco enpresako arduradunak dira. Aitak hasitako negozioa dute ofizio eta afizio: urdaiazpiko salmenta. Artisau-lana egiten dute, 30 laguneko enpresan, eta estimazio handia dute bezeroengan.

Urnietako Dendaldegi kalean dagoen salmentagunean jendea zain dago atarian. Xabi eta Car los Rosco anaiek txerrikisalmen ta gunea daukate bertan, eta oso estimatua den urdaiazpiko bi kaina erostera bertaratzen da jende asko. Are gehiago, Gabo netan. Poltsak beteta irteten dira bezero gehienak, produktu ona erosi duenak erakusten duen aurpegi alaiarekin. Pozik dira bi anaiak, hori lortzen dutelako. Carlos, zaharrena, 2004an hasi zen familianegozioan (39 urte ditu, egun), “enpresa lau lagunek osatzen zutenean: aita, ama, lehengusua eta osaba". Xabi, anaia gaztea, 2013an hasi zen, Carlos anaiak eskatuta, beren aitak sabeleko minbizia izan zuenean. Zenbaki handiko en presa bilakatu da Rosco txerriki enpresa. 30 langileko taldea osatzen dute egun. Erdiak Ur nietan, eta beste erdiak Mon tanchez herrian, Extremaduran (Espainia), XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetan Urnietara etorri ziren roscotarren jaiote rrian. Dendaldegi kaleko biltegia txiki geratu zitzaien urte batzuk atzera, eta Erratzu industria gunean pabilioi handiagoa aton du dute, HK10 hotelaren ondoan.

Urnietan txerrikiak xerratu eta urdaiazpikoari hezurra kentze ko lana egiten dute dozena bat lagunek. Prozesua, baina, Ex tremaduran hasten da. Carlos Rosco: “Lehortegi bat daukagu han, eta bertan ontzen dugu gero hemen saltzen dugun produktua. Txerriak erosten ditugu, hango bazkalekuetan ezkurrak jaten uzten ditugu, eta, denboraepe jakin baten ondoren, hiltegira eraman. Produktua ondu, eta urdaiazpikoa eta beste hona ekartzen ditugu, hemen hezurra kendu eta xerratzeko”.

Kopuru batzuk emateko eska tu diegu bi anaiei, fakturazioa ren inguruan. Carlosek  hartu du hitza: “Kopuru zehatzetan sartu  gabe, biltegian egunero 5.000 eta 6.000 pakete prestatzen ditugula esan dezaket, bakoitza 100   gramokoa.   Urdaiazpikoei gurea bezalako enpresak, guk artisaulana egiten baitugu. Hala egiten duen Gipuzkoa osoko enpresa bakarra gara. Haiek erabat industrializatuak daude, gu ez. Enpresa handiek epeak txikitzen dituzte, guk egokitzat jotzen dugun epea uzten diogu txerriari, hazteko, eta txerrikia ri, ontzeko”. Zenbat denbora behar du, bada, txerriak, egoki hazteko, eta txerrikiak, egoki ontzeko? Xabi Rosco: “Askotan txerri bat jaiotzen denetik, mer katuratzen duzuneraino, bost zazpi urte pasa daitezke”.

 

Lana txukun egin zaleak dira Rosco anaiak. Bezeroari gertu ko tratua eman zaleak dira, jakin bai baitakite hori dela beren negozioaren giltzarri. Xabi Rosco: “Negozioko gakoa aitak utzitako oinarria izan da. Gertuko tratua bezeroarekin, eta prezioa eta kalitatearen ar teko lotura ona. Bezeroa ondo zaindu dugu beti. Ez bazaio produktu jakin bat gustatu, ba beste bat eskaini trukean. Bezeroaren iritzi ona da gure motorra”.

Urdaiazpiko mota guztiak ekoizten dituzte, eskaeraren arabera. Just in time delako for mula komertziala erabiltzen dute, eskaeraren barnean. Car los: “Salmenta kopuru historiko jakin bat daukagu, eta horren baitan badakigu, gutxiasko, zenbat ekoiztu behar dugun, baina normalean eskariaren araberako produkzioa egiten dugu. Zeozer gehixeago, beti, badaezpada”. Urdaitegiko beze roak sos dezente ordaintzen du, produktuen truke, eta gehienak itzuli egiten dira dendara. Ho natx, horren arrazoia, Xabi anaia gazteak azalduta: “Bezeroak gure produktua berezia, ezberdina dela daki. Badaki familia edo lagunekin konpromisoren bat badu, gure produktuak erosiz lasai egon daitekeela. Produktu erosoa da, gainera: ireki eta jan, ez da besterik egin behar. Ez duzu sukaldean aritu beharrik, ezta ezer zikindu behar ere. Kulturalki joera handia dago hemen urdaiazpiko ogitarteko txiki bat jateko”.

Carlos anaiak ñabardura ga rrantzitsua egin du: “30 bat urtetik hona urdaiazpikoa aberats familien elikagai izatetik denen eskura dagoen produktua izate ra pasa dela esango nuke. Ha markada batzuk atzera, alkatea ren etxean, dirudunen etxean bakarrik ikusten zen urdaiaz pikoa, gaur egun edozein leku tan”. Beren dendan txerri beso iberikoko 100 gramoko 20 pake te 60 eurotan saltzen dituzte, “hiru eurotan unitate bakoitza. Merkatal gune handietan ere bost euro inguru balio du uni tate batek”.

 

Frantzian saltzen dute asko, hainbat merkatal gune handie tan, “baina bezero partikularrak ere asko. Ostalaritza sektorean ere gero eta salmenta handiagoa dugu”, dio Carlosek. “Ahoz aho koak arrakasta handia du gure negozioan. Norbaitek probatu, eta haren senide edo lagunak, gure produktua dastatu ondoren, dendara etortzen dira produktua erostera. Bezeroa kartara zain tzen dugu. Berak esaten du zer duen gustuko, zenbat diru gas tatu nahi duen, eta horretan guk produktu jakin bat saltzen diogu”.

Saskiak saltzen hasi izana, irizpide horren erakusle: “Jen deak gure urdaiazpikoa du gus tuko, baina askok eskatu ziguten saskiak egiteko urdaiazpiko horrekin. Urdaiazpikoa da guz tiaren erdigune, baina urdaiaz pikoa aberasteko turroia, ardoa, olioa eta beste hainbat produk turekin saskiak saltzen hasi gara. Bezeroak eskatuta”.

Negozioa, lana eta inbertsioa

Galdetzea erraza da. Zenbat diru mugitzen ote dute Rosco anaiek beren negozioan? “Kopuru zeha tzetan sartu gabe, fakturazio bolumena handia dela esan ge nezake. 30 laguneko enpresa bat gara, derrigorra da fakturazio ona edukitzea”, Carlosek. “Arris kuak dituen negozioa ere bada, ez pentsa. Orduan eta gehiago saldu, gero eta mailegu gehiago eskatu behar dizkiegu bankuei. Kapital zirkulatzailea  handia da, bezero askok 30, 60 edo 90 egunera ordaintzen dutelako. Pabilioi berria erostea ere ez da merkea izan”. Garai onak bizi tzen ari dira orain, baina txa rragoak bizi izan dituzte. Carlos: “Aitak Extremadurako lehorte gia 2004an altxa zuen, eta 2008an krisi ekonomikoa latza izan zen. Maileguak ordaindu beharra, interes handiak… Une kritiko samarra izan zen hura”.

Pandemia berarekin ere ko meria franko. Xabi Rosco: “Bu rua astindu behar izan dugu, saltzeko, negozioa dibertsifika tu, ostalaritzako iturria itxi egin zelako. Etxeetara banatzen hasi ginen, halako lote edo sorta be reziak, 30 euroren truke. Beze roari erosketa erraztu, beti, hori izan da politika”. Irabazien in guruan ere honako hausnarke ta egin du anaia gazteak: “Egin dako inbertsioa gure poltsikoe tara itzultzen denerako denbora tarte handia pasatzen da. Ezkur urdaiazpikoa da gure produktu estimatuena. Zortzibederatzi kiloko pieza batek 400 bat euro balio dezake, baina txerria eros ten duzunetik pieza hori mer katuratu arte bost edo zazpi urte pasa daitezke”.

Ordu asko sartutakoak dira bi anaiak, baina, egun, konfor me dira beren egunerokoarekin. Xabi: “Hobeto bizi gara azken urteetan, baina sasoi gogor sa marrak bizi izan ditugu. 1011 orduko lan egunak, urte askotan. Orain 89 ordu aritzen gara, askoz hobeto”. Carlosentzat, lanbideaz gain, afizioa ere bada txerrikisalmenta: “Gustura ari tzen naiz lanean, eta horrek asko balio du. Beti sortzen dira arazoak, lanean, etxean… Baina langile eta lantoki guztietan bezala”.

Dauzkaten bezero ezagunen izenak emateko eskatu diegu bi anaiei, baina nahiago izan dute xehetasunik ez ematea, erosleen anonimotasuna babeste aldera. Aiurri aldizkariak egindako bisitan, ordea, Reala futbol tal deko jokalarientzat prestatutako hainbat opari poltsa prestatzen ikusi ditugu langileak. Horixe, Roscotarren negozioko bezero ezagunenetako bat.

Hirugarren belaunaldiko euskaldunak

Rosco familia oso ezaguna da Urnietan, abizen hori duten 100 lagun baino gehiago bizi dira herrian. Beren urnietartasuna rekin harro daude Xabi eta Car los, abizenak herrian duen in darrarekin: Carlos: “Gure abizena Urnietan prestigio marka bat dela esango nuke. Hirugarren belaunaldiko etorkinak gara, gure aita gaztetan etorri zen Urnietara, mende erdi atzera, etorkin asko bezala. Gure gura soek ez zuten euskara ikasteko aukera eduki, mugatuago zeuden, eta beste garai bat zen. Gu na tural mintzatzen gara euskaraz, ikastolako umeak gara, eta be zeroak euskaraz hitz egiten ba digu, geuk ere euskaraz, noski”. Xabi, anaia gaztea: “Guretzat garrantzitsua da gure etxera etortzen denari tratua euskaraz eskaintzea. Saltzaile eta eros learen artean konfiantza sortzea bilatzen dugu, eta euskara ezin besteko osagaia da lan horretan. Urnietatik kanpo sarri gertatu zaigu, urnietarrak garela esan, eta solaskideak “hara, hori ur daiazpikoaren herria da, ezta?”. Ba hori da gure enpresa. Zigilu bat da guretzat”.

Dendara hurbildu, eta rosco tarren txerrikiproduktu goxoak dastatzea baino ez zaizu geratzen, irakurle, artikulu hau irakurri ostean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!