Hasi dira Egape Ikastolako eraikina egiteko obrak

Aiurri 2021ko abe. 22a, 12:13

Babilonia ingurua urbanizatzeko lanak joan den astean hasi ziren, baina atzo iritsi ziren makinak lur-mugimenduak hasteko. Esparru horretako sarbideak eta zerbitzuak egokituko dira ondoren Egape ikastolako DBH eraikina egin ahal izateko.

Urnietako Udalak, adierazi lez, "proiektu estrategiko horrekiko konpromisoa berretsi" berri du. Izan ere, aho batez onartu zuen, abenduaren 16an egindako udalbatzarrean, Egapeko DBHko eraikina egiteko erabiliko diren lursailak Eusko Jaurlaritzari lagatzeko konpromisoa. bien bitartean, ikastetxearen proiektua idazten ari da Hezkuntza Saila.

Hala, Egapeko DBH eraikina errealitate bihurtzeko prozesuak "norabide onean" aurrera egiten jarraitzen duela jakinarazi du Urnietako Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!