Covid ziurtagiria eskatuko zaie gaur arratsaldeko udal bilkurara bertaratzen diren herritarrei

Aiurri 2021ko abe. 23a, 09:00

Urnietako Udalak ezohiko osoko bilkura ospatuko du gaur arratsaldeko 19:00etan. Udalbatzarra ikustera joaten diren pertsonek covid ziurtagiria edo azken 72 orduetan egindako PCR negatibo bat aurkeztu beharko dute. Bestalde, Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:

  1. 2022 ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzea.
  2. Urnietako III. Berdintasun plana onartzeko proposamena.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Urnietako Udalaren arteko jarduketa protokoloa ezartzea, lehenengo eta bigarren mailako gizarte zerbitzuak antolatzeari buruzkoa.
  4. Urnietako Udalaren 2022ko Araudi-Plana.
  5. 2021eko Urnietako Udaleko kontratuen plana.
  6. Dedikazio partzialeko kargua izendatzeko Alkatearen proposamena.
  7. Kontuen Batzorde Bereziaren lehendakariaren izendapen aldaketaren berri ematea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!